Apple Inc.

Apple Inc.
Apple logo black.svg
Datuak
Izen ofiziala
Apple Inc.
Izen laburraApple
Motaenpresa 22, negozioa, Marka, kapital irekiko enpresa, Korporazioa, teknologia konpainia eta computer manufacturer (en) Itzuli
Jarduera sektoreaSoftware fabrika, consumer electronics (en) Itzuli, banaketa digitala, elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak, mobile phone industry (en) Itzuli eta Kategoria:Software garapena
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaAlliance for Open Media, World Wide Web Consortium, Wi-Fi Alliance, SD Association (en) Itzuli, CVE Numbering Authorities (en) Itzuli, Zigbee Alliance (en) Itzuli, Wireless Power Consortium, Camera & Imaging Products Association (en) Itzuli, American Chamber of Commerce in Germany (en) Itzuli, BITKOM (en) Itzuli, Initiative D21 (en) Itzuli eta Zentralverband Elektrotechnik- und Elektronikindustrie (en) Itzuli
Honen parteNasdaq 100 Index, Dow Jones Industrial Average, Big Tech (web) (en) Itzuli eta S&P 500
Eskumendekoak
FileMaker, Inc. (en) Itzuli, Anobit (en) Itzuli, Beats Electronics (en) Itzuli, Braeburn Capital (en) Itzuli, AuthenTec (en) Itzuli, FingerWorks (en) Itzuli, Prismo Graphics (en) Itzuli, Raycer (en) Itzuli, SchemaSoft (en) Itzuli, Apple (Germany) (en) Itzuli, Apple (Israel) (en) Itzuli, Claris (en) Itzuli, Apple Store, Apple Sales International, Siri Inc (en) Itzuli eta Apple Czech (en) Itzuli
Enplegatuak154.000 (2021)
Ekoizpena
Apple TV (en) Itzuli, Apple Watch, IPad, iPod, iMac (en) Itzuli, MacBook (en) Itzuli, Mac Pro (en) Itzuli, Mac Mini (en) Itzuli, hardware, networking hardware (en) Itzuli, AirPods (en) Itzuli, HomePod (en) Itzuli, iPod Touch (en) Itzuli, iPhone (en) Itzuli, iPhone 3G (en) Itzuli, iPhone 3GS (en) Itzuli, iPhone 4 (en) Itzuli, iPhone 4S (en) Itzuli, Iphone 5, iPhone 5C (en) Itzuli, iPhone 5S (en) Itzuli, iPhone 6 (en) Itzuli, iPhone 6 Plus (en) Itzuli, iPhone 6S Plus (en) Itzuli, iPhone 7 Plus (en) Itzuli, iPad Pro (en) Itzuli, MacBook Pro (en) Itzuli, Apple Pencil (en) Itzuli, iPhone 6S (en) Itzuli, iPhone 7 (en) Itzuli, Apple Pay (en) Itzuli, iPhone X, software, iPhone XS (en) Itzuli, PDA, ordenagailu pertsonal, Tableta, wearable computer (en) Itzuli, iPhone XR (en) Itzuli, iPhone 11 Pro (en) Itzuli, iPhone 11 (en) Itzuli, iPhone 11 Pro Max (en) Itzuli, iPhone SE (2nd generation) (en) Itzuli eta telefono adimentsu
Negozio dibisioak
Anobit (en) Itzuli, Apple Store eta Apple Support (en) Itzuli
Agintea
LehendakariaArthur D. Levinson (en) Itzuli
Zuzendari exekutiboaTim Cook (en) Itzuli
Zuzendaritza-taldea
Arthur D. Levinson (en) Itzuli, Andrea Jung (en) Itzuli, Ronald Sugar (en) Itzuli, James A. Bell (en) Itzuli, Al Gore, Bob Iger (en) Itzuli eta Susan Wagner (en) Itzuli
Egoitza nagusi (2018–)
  • «Apple Park»
  • 1 Apple Park Way
  • Cupertino (Kalifornia)
  • 37°20′05″N 122°00′32″W / 37.33464175°N 122.00896778°W / 37.33464175; -122.00896778
Legezko formaU.S. corporation (en) Itzuli eta kapital irekiko enpresa
JabeaThe Vanguard Group (en) Itzuli, BlackRock, Government Pension Fund Global (en) Itzuli eta Berkshire Hathaway (en) Itzuli
Zeren jabe
Imagination Technologies (en) Itzuli eta Apple corporate shuttle (en) Itzuli
Ekonomia
Aktiboak351.002.000.000 US$ (2021eko irailaren 25a)
Kapital berekia63.090.000.000 US$ (2021)
Diru-sarrerak365.817.000.000 US$ (2021)
Irabazi garbia94.680.000.000 US$ (2021)
Ustiapen-mozkina108.949.000.000 US$ (2021)
Burtsa-kapitalizazioa2.470.000.000.000 US$ (2021eko abuztuaren 24a)
Balore-burtsaNASDAQ eta Tokioko burtsa
Historia
Sorrera1976ko apirilaren 1a
Sortzailea
Steve Wozniak
Ronald Wayne (en) Itzuli
Steve Jobs
SorlekuaLos Altos
Jasotako sariak
National Design Awards
webgune ofiziala
Facebook: apple Twitter: Apple Instagram: apple VK: apple LinkedIn: apple Youtube: UCE_M8A5yxnLfW0KghEeajjw TikTok: apple Musicbrainz: 9b502a85-104b-4489-beff-ecedca81741c GitHub: apple Edit the value on Wikidata

Apple Incorporated hardware- eta software-ekoizle estatubatuarra da. Cupertinon (Kalifornia) du egoitza nagusia. Macintosh ordenagailuak, iPod musika-erreproduzigailuak, iPhone telefono mugikorrak, iPad tablet PCa eta Mac OS X sistema eragilea haren produktu ezagunenak dira. Enpresarako, hezkuntzarako, administraziorako eta etxerako sistema informatiko pertsonalak ekoizten eta saltzen ditu. Produktuok munduko 120 herrialdetan baino gehiagotan salgai daude: aipagarrienak, besteak beste, ordenagailu pertsonalak, inprimagailuak, monitoreak, eskanerrak, softwarea eta sarean lan egiteko loturak dira. Appleren lantegi nagusiak Estatu Batuetan, Irlandan eta Singapurren daude.

Historia

Enpresa 1976an sortu zuten Steven Jobsek eta Steve Wozniakek, konputagailuetarako zirkuituak saltzeko xedearekin hasieran, baina 1977an elkarte bat antolatu zuten Jobs, Wozniak eta Mike Markkula bazkide berriak eta ordenagailu pertsonal bat merkaturatu zuten, Apple II izenekoa. 1982. urtean, ordenagailu pertsonal gehien saltzen zituen enpresa izatera iritsi zen. Hurrengo urtean, Lisa ordenagailua aurkeztu zuten, eta hartan oinarriturik, Macintosh ordenagailu pertsonala atondu zuten, tresna merke eta soila, erabiltzaile arruntentzat bereziki aproposa.

Lehen Macintosh ordenagailua, 1984an merkaturatua.

1985ean botere-borroka gertatu zen John Sculley zuzendari exekutiboaren —bi urte lehenago kontratatua zen— eta Steve Jobsen artean: horren ondorioz, Jobsek enpresa utzi eta NeXT Inc. sortu zuen.

1986an bulegotikako lehen produktuak kaleratu zituzten, eta eragin handia izan zuten autoedizioaren alorrean. Lehen urteetan, 1985 inguru arte, arrakasta handia izan zuen Applek, baina ondoren funtsezko aldaketak gertatu ziren (bazkideak, etab.). 1990ean, Macintosh ordenagailu berriak atera ziren merkatura, bezero gehiago erakartzeko asmoz, eta sistemaren softwarea handitu zuten. 1991. urtean International Business Machines Corporation (IBM) enpresarekin bat egin zuen Applek, zenbait proiektu aurrera eramateko. 1992an urrats handia egin zuten konputagailuetan, Macintosh PowerBook, Appleren lehenengo ordenagailu eramangarria sortu zutelarik, eta handik bi urtera lehen PowerPC ordenagailuak agertu ziren, Apple, IBM eta Motorola enpresen elkarlanari esker; ordenagailu horiek aurrerapen handia ekarri zuten ahalmen eta errendimendu aparta eskaintzen zutelako zuten preziorako. Iraultza handia eragin zuten, halaber, AppleTalk izeneko produktuarekin.

1989 eta 1991 urteen arteko garaia Macintosh-en lehen urrezko sasoitzat hartzen da. Haren ondoren, hala ere, erortzea etorri zen. Sasoi horretan Applek kontsumitzaileei zuzendutako beste hainbat produktu asmatu zituen, kamera digitalak, CD erreproduzigailu eramangarriak, bideo-kontsolak, etab. Ez zuen arrakastarik lortu haiekin, eta enpresaren akzioak asko erori ziren.

iPod gailuen familia: iPod Shuffle, iPod Nano, iPod Classic, eta iPod Touch.

1996an, orduko zuzendari Gil Ameliok, enpresa hobetzeko hainbat estrategia probatu ondoren, NeXT enpresa eta haren NeXTSTEP sistema eragilea erostea aukeratu zuen, eta horrela, Steve Jobs enpresara itzuli zen, aholkulari gisa. 1998ko abuztuaren 15ean, Applek Macintosh familiaren ondorengotzat hartu zen ordenagailu berria aurkeztu zuen: iMac ordenagailua. Diseinu zaindua, teknologia modernoa eta marketin-kanpaina egokia uztartuz, 800.000 ale saldu ziren lehen bost hilabetean.

iMac ordenagailua arrakastara itzultzeko lehen urratsa izan zen. Haren ondoren, 2001eko urriaren 23an, iPod musika-erreproduzigailua iritsi zen eta berehala arrakasta ikaragarria izan zen: ehun milioi ale saldu ziren sei urtean. iPod-en osagarri, 2003an iTunes musika-denda sortu zuen, abestiak $0,99 dolarrean deskargatzea eskainiz. Zerbitzua merkatuko nagusia bihurtu zen.

2005ean Jobsek iragarri zuen PowerPC prozesagailuak utzi eta ordenagailu berrietan Intelen arkitektura zeukaten txipak erabiliko zituela.

2007tik aurrera, beste bi produktu arrakastatsu agertu ziren: iPhone telefono eramangarria eta iPad tableta.

2011ko urriaren 5ean, Steve Jobs, Applen azken aldiko arrakastaren eragile nagusitzat jo zena, Kalifornian hil zen, pankreako minbizia diagnostikatu ziotenetik zazpi urte igaro ondoren.

IOS7 eguneratzea.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Apple-ren webgune ofiziala

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q312
  • Commonscat Multimedia: Apple Inc.

  • Wd Datuak: Q312
  • Commonscat Multimedia: Apple Inc.


Dow Jones Industrial Average indizearen enpresak
Enpresa txikizkari nagusienak
Munduan 25 mila miloi $ baino gehiagoko salmentak egiten dituzten konpainiak(Kantar Groupen arabera, ordena beherakorrean)